Psikoterapia Psikoanalitikoko Euskadiko Prestakuntza Eskolak, GPABren Prestakuntza Planaren kudeatzailea den heinean, honako helburuak ditu:
- Prestakuntza teoriko klinikoa eskaintzea Psikoterapia Psikoanalitikoaren teorian, teknikan eta praktikan eta horri buruz osasun mentalaren alorrean egiten den aplikazioan interesa duten profesionalei.
- Psikoterapia Psikoanalitikoaren ikerketa, praktika eta hurbilketa sustatu eta bultzatzea, arlo publikoan zein pribatuan.
- Plan horrek adin nagusikoentzako prestakuntza eskaintzen du psikoterapia psikoanalitikoaren alorrean; honako hauek dira ezaugarri orokorrak:
- Ikasleei Psikoterapia Psikoanalitikoaren oinarriak eskaintzea du helburu programa horrek.
Psikoterapia psikoanalitikoko profesionalentzako prestakuntza tratamendu pertsonalean, gainbegiraketan eta teoriaren ikerketan oinarritzen da; hala ere, programa honen bidez zutabe horien artean hirugarrena garatzen da. Hau da, oinarri teoriko eta teknikoen azterketa egituratzea da helburua, psikoterapeuta-elkarteen baldintzak betez, prestakuntza teorikorako ordu-kopuruari dagokionez. Beste alde batzuei dagokienez (tratamendu pertsonala eta banakako gainbegiratzeak),
GPABek informazioa eskaini besterik ez du egingo, eta ikasleek autonomia osoa izango dute gainbegiraleak eta terapeutak aukeratzeko orduan.